Erabilerraztasunaren bidez, zenbait erabiltzaile taldek Interneten nabigatzeko dituzten oztopoak desagerrarazi nahi dira, edo behinik behin gutxitu; hala, informazioa eskuratzeko modua izango dute. Erabiltzaileek zailtasun fisikoak eta psikikoak izan ditzakete, baita darabilten teknologiarekin lotutakoak ere:
Bizkaiko Foru Aldundiak jakin badaki zein garrantzitsua den erabilerraztasuna interneten, edozeini ematen diolako aukera Bizkaiko Foru Aldundiaren edukietan sartzeko. Horregatik, erabilerraztasuna betetzen eta egunez egun hobetzen saiatzen da.
Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiaren zenbait web gune ez dira erabilerrazak, gehienbat web gunearen konplexutasun teknikoagatik edo egun oraindik diren zailtasun teknologikoengatik, baina pixkanaka bizkaia.net-eko web gune guztiak erabilerrazak izatea lortzea da helburua.
Zehazkiago, www.bizkaia.net web guneak erabilerraztasuna betetzen du, Web 1.0 Eduki erabilerrazen Jarraibideen (A Bikoitza maila) eta XHTML 1.0ren gomendioen arabera, eta bereziki azpimarratzen da egitura, aurkezpena, edukia eta funtzionaltasuna bereiztea.
www.bizkaia.net web gunearen pean dauden orriei aplika dakieke erabilerraztasuna betetze hori, leiho berrian irekitzen diren esteketara garamatzaten orriei izan ezik.
Gainera, BFAk telebista kanal korporatibo bat ezarri du www.bizkaia.net web gunean. Informazio eta komunikazioko tresna da gune hori gizartearentzat, eta herritarrentzako informazio interesgarria ematen du. Eskainitako informazioaren ardatza BFAk herritarrei ematen dizkien zerbitzuak dira, gizartearentzat interesgarriagoak izan litezkeen edukiak sartuta hala nola BFAren gaurkotasuna, laguntzen eta diru-laguntzen informazioa, LEPrako deialdi irekiak, informazio metereologikoa, agenda eta trafikoa. Horregatik, telebista kanalean eskaintzen diren edukiak entzumen eta ikusmenaren aldetik gaigabeziak dituztenentzat daude egokituta. Sartu BFAren TB korporatiboan.
www.bizkaia.net web guneak AENOR-en Webeko erabilerraztasunaren Egiaztapena lortu du ondokoetan:
Hurrengo ikonoak dakartzaten www.bizkaia.net web guneko orri guztiek betetzen dituzte diseinu erabilerrazaren gaineko jarraibideak edo printzipio orokorrak, A Bikoitza maila, W3C:-ko WAI Lan-taldeak ezarriak



W3C-k Kaskadako Estilo Orriei buruz emandako gomendioaren arabera egin da ikusizko diseinua, 2. maila (CSS2).
Baldin eta nabigatzaileak edo nabigaziorako tresnak ez badie eusten estilo orriei, egiturako markatzeari esker erabat irakur daiteke web gunearen edukia.
2007ko maiatzaren 3tik hona garaturiko www.bizkaia.net-eko orri guztiak A eta A Bikoitza mailetara igaro dira, eta formatuaren arabera, teknologiak ahalbidetzen dien erabilerraztasunaren inguruko ezaugarriak dituzte artxiboek.
Zenbait orritan erabilerrazak ez diren PDF formatuko dokumentuak edo multimedia edukiak egon daitezke, baina horiek guztiak egokitzeko lanean ari gara:
2007/05/03 baino lehenagoko edukiak historikotzat joko dira, eta baliteke erabilerrazak ez izatea. Baldin eta behar duzun dokumentu edo edukiren batean sartzeko modurik ez baduzu, jarri harremanetan info@bizkaia.net helbidearekin. Eduki horien bertsio berriek A eta A Bikoitza mailei dagokien irisgarritasuna bete beharko dute.