saltatu edukira
Aldundiaren Logoa
 

Bizkaimedia. Prentsa Kabinete Digitala

Hemen zaude:

ALDUNDIAK LANKIDETZA MANTENTZEN DU BIZKAIKO HIRI HONDAKINEN GESTIOAN ZERIKUSIA DUTEN ALDERDI GUZTIEKIN

Asteartea, 2012(e)ko maiatzaren 29a 11:30

  • e-mailez bidali
  • Facebook bidez Partekatu
  • Twitteatu

Bizkaiko Foru Aldundia lankidetzan arituko da Ezkerraldeko udalerrien Mankomunitatearekin hiri hondakinen tratamenduan. Lankidetza hori gauzatzeko hitzarmen bat izenpetu da datozen hamabost urteetarako eta alderdiak ados jartzen badira, beste bost urterako luzatu ahal izango da.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ezkerraldeko Udalerrien Mankomunitateak lankidetza-hitzarmen bat izenpetuko dute hiri-hondakinen tratamendurako. Hitzarmen hori dela bide, batetik, gaika jasotzen diren hondakinen zati baten tratamendurako zerbitzua emango du Aldundiak, eta bestetik, masan bildu eta Zabalgarbin tratatzen ez diren hondakin guztien tratamendua.

Zerbitzu hori emango da hiri-hondakinak jaso eta mankomunitateko udalek tratamendu instalazioetara eraman ondoren, betiere, hondakin motaren arabera.

Garbiker S.A.k kudeatuko du zerbitzua eta 2011-2016 urteetarako Hiri Hondakinen Kudeaketarako II Plan Integralaren oinarri estrategikoak bete beharko ditu.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Ezkerraldeko Udalerrien Mankomunitatearen arteko lankidetza-hitzarmena 15 urtean egongo da indarrean eta bi alderdiak ados badaude, beste bost urterako luzatzeko aukera egongo da.

 
 
Aldundiaren logotipoa