| |
Dauden Araudi Araupetzaile desberdinetara sartu ahal izateko, Acrobat Reader instalatzea eta konfiguratzea beharrezkoa da.
|
Onuradunak:
|
Laguntza ekonomiko hauek Bizkaiko Lurralde Historikoko udal guztiek jaso ditzakete.
|
|
Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak:
|
Jarraian adieraziko diren hirigintzako tresnetako bat egiteko direnak:
- Plan orokorrak eta haien berrikuspenak, fase guztietan.
- Arau subsidiarioak eta haien berrikuspenak, fase guztietan.
- Herri azpiegiturak edo ekipamenduak garatzeko plan bereziak.
- Narriatutako hiriguneak suspertzeko barne berrikuntzako plan bereziak, inbertsio publikoak egin beharra dagoenean.
- Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko baterako azterlanak, Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro Sailaren uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuaren arabera egin beharrekoak
Hurrengoa>>>
|
|
Onuradunak:
|
Diru-laguntza hauek Bizkaiko Lurralde Historikoko toki erakunde guztiek jaso ditzakete..
|
| Diru-laguntzaren xede izan daitezkeen egitateak: |
Ustekabekotzat joko dira “ohiko” administrazioen aurrekontuetan aurreikusi ezin eta Bizkaiko Lurralde Historikoko toki erakundeek berehala aurre egin beharreko betebehar ekonomikoak edo premiazko betebeharrei aurre egiteko ezintasuna, honako egitate hauen ondoriozkoak:
- Natur hondamendiek edo aurreikusten zail diren ezbeharrek sortzen dituzten kalteak.
- Arautegien aldaketek, eskumen berriek edo herri administrazioen jarduketek edo ebazpenek eragiten dituzten betebeharrak.
Hurrengoa>>>
|
|
c. Udalerri bakoitzak jarduketa bat bakarrik aurkez dezake diru-laguntza jasotzeko.
d. Udal Administrazioak berak zuzenean obraren bat egin behar badu jarduketaren zati bat burutzeko, ez da onartuko diru-laguntzan.
e. Hauek ere ez dira onartuko:
- Gastu-kreditua aurreko ekitaldiren batean erabili edo aintzatetsi den jarduketak; hala ere, horrelakoren bat konpromiso-kreditu batean badago, 2005eko ekitaldian aintzatesten den kreditu-urtekoa onartuko da diru-laguntzarako.
- Etxebizitzak eraikitzeko lurrak erosteko egiten direnak.
- Hornidurako eta Saneamenduko Tokiko Planean ageri diren azpiegiturak ukitzen dituzten jarduketak, Eszena eta Hurbileko Ekipamenduetako Planean ezarritako jarduketak, kiroletako azpiegituretakoak eta Bizkaiko Foru Aldundiak berariazko diru-laguntza deialdia egin duen jarduketa guztiak.
|
|
| <<<Lehenengoa / Hurrengoa>>> |
|
Onuradunak:
|
Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak Bizkaiko Lurralde Historikoko udal guztiek jaso ditzakete.
|
|
Diru-laguntzen kontzeptuak:
|
- Diru-laguntza hauek hirigintzako antolamenduan gune berde edo gune aske kalifikatutako titulartasun publikoko hiri-eremuak sortzeko, suspertzeko eta hobetzeko obrak egiteko emango dira.
- Kontzeptu honetan ez dira sartuko hiri altzariak lehenengoz instalatzeko eskuratzea eta gaur egun gurpildun ibilgailuak dabiltzan eremuak oinezkoentzako eremu bihurtzea.
Hurrengoa>>>
|
| Onuradunak: |
Laguntza horiek 10.000 biztanle (udal errolda 2003ko urtarrilaren 1ean) baino gehiago ez dituzten Bizkaiko Lurralde Historikoko udalerriek jaso ditzakete erabilera eta zerbitzu publikoen eraginkortasuna hobetzeko jarduketak burutzeko egitarau funtzional baten barruan.
|
| Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak: |
- Diru-laguntza hauek udal azpiegiturak eskuratzeko, sortzeko edo hobetzeko inbertsio-gastuetarako dira (aurrekontuan bildu behar dira).
- Diru-laguntza erabiliko den jarduketa ondokoak xede dituzten egitarau funtzionalen osagai izan behar dira:
- Genero-politiketarako instalazioak.
- Udaletxeak zaharberritzea eta eraldatzea.
- Gaur egun gurpildun ibilgailuak dabiltzan eremuak oinezkoentzako bihurtzea.
- Bide publikoak eta hiri-aparkalekuak zolatzea.
- Hiriguneetako eta udal instalazioetako sarbideak.
- Herriko argiak.
- Udalek, inguruabarrak kontuan hartuta, ezartzen dituzten egitarau funtzionalak.
Hurrengoa>>>
|
|
|
|
|
 |